Laneko prebentzio neurriak ezarri ditu KARKARAk koronabirusa dela-eta

Karkara 2020ko mar. 13a, 11:33

Ahal den neurrian etxetik lan egitea eta lanerako ezinbesteko harremanetan aurrez aurreko topaketak saihestea dira ezarri diren neurrietako batzuk.

Urolako Komunikazio Taldeak, eta KARKARAk tartean, koronabirusaren hedapena saihesteko protokoloa ezarri du bere langileentzat. Hainbat prebentzio neurri jarraitzen ari dira dagoeneko langileak.

Osakidetzak eman dituen aholku orokorrak jarraitzeaz gain - horretarako baliabideak jarri dira langileen eskura-, ahal denetan eta ahal den neurrian lana etxetik egingo dute datozen egunetan KARKARAko langileek eta ezinbestekoa denetan bakarrik ariko dira bulegoan lanean. Bilerak ere, ahal dela, on line sistemak erabiliz egingo dituzte, eta gauza bera egiten ahaleginduko dira lanerako beharrezkoak dituzten hartu-emanetan ere; elkarrizketatuekin-eta ahal bada aurrez aurreko topaketak saihesteko, harremanak telefonoz edota e-postaz egiten saiatuko dira langileak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide