Zozketa: Mikel Markezen kontzerturako sarreren irabazlea

Karkara

Marivi Barrena izan da zozketako irabazlea.

Otsailaren 29an, larunbatean, Mikel Markezek kontzertua eskainiko du Aiako probalekuan. Markezek Esti Markez kantaria, Julen Alonso trikitilaria eta Harkaitz Miner biolin-jotzailea izango ditu lagun oholtza gainean.

Urtarrilaren 31n jarri zuen martxan KARKARAk emanaldirako bi sarreren zozketa, KARKARAren laguntzaileen artean. Hala, dagoeneko badugu sariduna: Marivi Barrena da.

Barrenak sarrerak eskuragarri izango ditu KARKARAren bulegoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide