Asteburuko eskubaloi partidak

Karkara 2020ko urt. 9a, 11:54

Orio Eragin eskubaloi klubeko taldeek ligako partidak jokatuko dituzte asteburuan. Norgehiagoka gehienak Orioko Karela Kiroldegian izango dira.

ASTEBURUKO PARTIDEN ZERRENDA

- Infantil mailako lehen urtea
Sinergia Oriok  Sagarmiña Jauja taldearen aurka partida jokatuko du, larunbatean 09:45ean, Karela kiroldegian.

- Infantil mailako bigarren urtea
Neolith Oriok Aloña Mendi A taldea izango du aurkari, larunbatean 11:15ean hasita, Karela kiroldegian.

- Kadete maila
Sinergia Orio taldeak Usurbilen aurka partida jokatuko du, larunbatean 15:30ean hasita, Karela kiroldegian.

- Jubenil maila
Lua Orio taldeak Ordizia Irurena taldearen aurka norgehiagoka jokatuko du, larunbatean 17:30etik aurrera, Karela kiroldegian.

Horrez gain, Infantil mailako lehen urteko Gelato Orio taldeak Zumaian izango du partida, igandean 11:15ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide