Urola Kostako eskubaloi topaketa jokatzen ari dira gaur, Karela kiroldegian

Karkara 2020ko urt. 3a, 10:42

Orio Eragin eskubaloi elkarteak antolatu du kirol hitzordua, eta Orioko taldeez gain, Zarautz, Usurbil eta Zumaiako neskak ere parte hartzen ari dira topaketan.

Gaur infantil eta alebin mailako 150 eskubaloi jokalari Karela kiroldegian bildu dira Urola Kostako I. Gabon Topaketa jokatzeko. Orio Eragin eskubaloi elkarteak antolatu du kirol hitzordua, eta Orioko taldeez gain, Zarautz, Usurbil eta Zumaiako neskak ere parte hartzen ari dira.

09:00etan eman diote hasiera txapelketari, eta 21:00ak inguruan amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek. Beraz, egun osoan zehar eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da Karelan.

Hurrengoa da partiden ordutegia:

9:00-9:40 Orio - Usurbil
9:40 - 10:20 Aiala Zke - Pulpo A
10:20 - 11:10 Orio A - Usurbil
11:10 - 12:00 Orio B - Pulpo A
12:00 - 12:40 Orio - Pulpo B
12:40 - 13:20 Aiala Zke - Usurbil
13:20 - 14:10 Orio A - Pulpo B
14:10 - 15:00 Orio B - Usurbil

15:30 - 16:10 Usurbil - Pulpo A
16:10 - 16:50 Pulpo B - Aiala Zke
16:50 - 17:40 Orio A - Pulpo A
17:40 - 18:30 Orio B - Pulpo B
18:30 - 19:10 Orio - Pulpo A/B
19:10 - 20:00 Usurbil - Pulpo A
20:00 - 20:50 Orio A/B - Pulpo B

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide