PAPEREKOA

Komertzio handiak?

Blas Esnal 2019ko abe. 11a, 12:00

Zaragueta Herri Eskolako ikasle Blas Esnalek komertzioa izan zuen mintzagai KARKARAren 411. zenbakian, 'Ikasleak idazle' atalean. Hona hemen Esnalen iritzi artikulua osorik.

Aspalditik, jende askoren ahotan dabil idatzi honetan azaltzen dena, Hondarribian egitekoak diren Zaldunborda merkatalgunearen gaia. Zer ote da hobea, sekulako komertzio edo supermerkatu handi bat, edo gertukoa dugun denda txikia? Badira hainbat iritzi eta eztabaida gai honen inguruan; hemen nirea emango dut.

Gertutasuna galtzen ari den eta oso garrantzitsua iruditzen zaidan zerbait da. Hori denda txikietan badugu; komertzio handietan, aldiz, ez dago erlaziorik eroslearen eta saltzailearen artean. Gainera, horrelako saltoki erraldoiek inpaktu handia izaten dute ingurunean, paisaia moldatuz eta airea kutsatuz. Hori gutxi balitz, herriko dendetan dauden produktuen kalitatea hobea izan ohi da eta, gure osasunari begira, kalteak izan ditzake kalitate txarreko janaria kontsumitzeak.

Badira komertzio txikien alde egoteko arrazoi gehiago, komertzio handietan izaten diren lan-baldintza kaskarrak, besteak beste. Baina uste dut nahiko argi geratu dela nire iritzia zein den eta zergatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide