Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sariak banatuko dituzte, asteartean, Euskararen Egunarekin

Karkara 2019ko abe. 1a, 16:00

Sari banaketa girotuko du Danbolin Musika Eskolako biolin taldeak.

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko ditu Orioko Udalak Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sariak. Aurten asteartearekin tokatzen da abenduaren 3a.

Ekitaldi irekia
Sariak banatzeko ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Udaletik azaldu dute, gonbidatuta daudela, bereziki, "azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak".

Sari-banaketan Danbolin Musika Eskolako biolin-irakasle Amaia Gutierrezek eta bere ikasle batzuk ere parte hartuko dute, ekitaldia musikaz laguntzeko. Ekitaldiari bukaera emateko, pintxo batzuk jango dituzte lagunartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide