Mikel Markezek "Biribilean" lana kaleratu du

Karkara

Zuzenean grabatutako disko honetan, Julen Alonso eta Esti Markez kantatiaren alabak hartu dute parte.

Mikel Markezek "Biribilean" izenean argitaratu berri du lan berria. Zuzenean grabatu du diskoa Mecca Recording Studiosen. 

Lan berri honetan lagun askoren laguntzan izan du Markezek. Arkaitz Minerek biolina, biola, mandolina eta tinpletearen doinuak jarri ditu kantuetan. Julen Alonsok, berriz, trikitixa eta eskusoinua. Esti Markez, kantariaren alabak eta Andrea Bidart kaliforniarrak lagundu diote kantuan. 

Disko honetan, 30 urteko ibilbidean sortutako zenbait kantu bildu ditu Orion bizi den kantariak, zuzeneko bertsio akustiko bat eraikiz. Kantu berri bat ere aurkeztu du lan honetan, "Herrimina. 

Kantuan plataforma digitalean entzuteko, egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide