Lurra; urdin eta berdez inguraturiko planeta zena, gaur egun, ez da lehen bezalakoa, gaur egun, lurra gris koloreko planeta bat dela esango nuke. Izan ere, gizakia iritsi denetik kalte besterik ez diogu egin, kutsadura eta aldaketa klimatikoa honen adibide garbiak dira.
Aldaketa klimatikoak bizidun guztien bizitzak baldintzatuko ditu horrela jarraitzen badugu, horregatik, ordua da mundu guztiko herritarrek ardura hartzeko. Jada, jarri dira hainbat proiektu martxan.
Energia berriztagarriak, plastikoen aurkako mugimenduak, eta garraiobide berriak bezalako aldaketak dira aldaketa bat sortuko dutenak, baina ez dira ezer gu gabe, gure laguntza ezinbestekoa da. Egin ditzakegun gauzak ez dira gutxi: kotxearen erabilera murriztea, garraiobide publikoak edo bizikleta erabiltzea, adibidez. Baita, berrerabiltzea eta birziklatzea, edo plastikoa duten objektuen erosketa murriztea ere.
Hau guztia kontuan harturik, asko dira guk egin ditzakegun gauzak, ordua da martxan jartzeko.