Hauteskunde garaia datorkigu hegoaldean. Udaletatik hasi eta Europako Batasunera doazen administrazioa ia guztiak aukeratuko-edo ditugu. Ez noa botoa eman edo abstenitzea zer den hobea eztabaidatzera, besteak beste, ez dudalako ikusten ipar garbia duen indarrik, sistema partidista barruan zein kanpoan; defentsiban jarraitzen dugu.
Gauza bakarra esatera nator: Euskaldunok perbertsio mediatiko bat nozitzen dugu. Telecinco
edo La sexta ikusten ditugu hura eta hangoak kritikatzeko (T5k lider izaten jarraitzen du EAEn). Zenbat aldiz pentsatu ote dugu: Gu ez gara haiek bezalakoak! Espainiako politikari gehienen gezurrak ez ditugu tragatzen, haien manifestazioetara joaten direnen jarrera lotsagaberik ez dugu, ez dugu oilategian bezala hitz egiten... baina haiek ikusi gabe ezin dugu eguna pasa, haien astakeriak whatsapez bidali gabe ezin gara geratu, haietaz hitz egin gabe kasik ez daukagu konbertsaziorik.... eta okerrena, haiekin konparatu gabe ezin dugu gure burua ebaluatu. Horri autokonplazentzia deitzen diote psikologoek, agenda markatzea kazetariek, debaldeko propaganda publizistek. Zuek ikusi.