Joseba Ostolazaren Eskolako kideek 'Harria' liburuaren aurkezpenean parte hartu dute

Karkara 2019ko martxoaren 15a

Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideak Juan Antonio Palaciosekin. (Joseba Ostolaza Harri Eskola)

Juan Antonio Palaciosek ateratako argazkiak biltzen ditu Harria liburuak.

Harria liburua eta ikus-entzunezkoa aurkeztu zituen Juan Antonio Palaciosek asteazkenean, Eibarko Portalea kultur etxeko areto nagusian, eta ekitaldian izan ziren Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideak. 

Liburuan harri-jasotzeak duen "indarra eta eskatzen duen ahalegina" erakutsi nahi izan ditu egileak, eta horretarako 20 harri-jasotzaile baino gehiagori argazkiak atera dizkie; tartean dira Orioko eta Aiako hainbat harri-jasotzaile ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide