Giro ederrean jokatu dute bigarren Mahasti Krosa, kirola eta ospakizuna uztartuz. 7,6 kilometroko ibilbidea egin dute korrikalariek, mahastietan barrena, aldapa gogorrak igoz eta jaitsiz. Ander de Luis ondarroarra izan da lehena helmuga zeharkatzen, 00:31:16ko denborarekin. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia zarauztarrak irabazi du txapela, 00:38:51ko denborarekin. Gizonezkoetan podiumera igo diren gainontzekoak, hurrenez hurren, Ibai Makazaga oriotarra (00:32:01) eta Xabi Garate zarauztarra (00:33:26) izan dira. Emakumezkoetan, bigarren egin du Ioana Osa ondarroarrak (00:39:00) eta hirugarren Elisabete Garate (00:39:51) zarauztarrak.
Irakurri albiste osoa, Urola Kostako Hitzan.