Badok 13 taldeak gizonezko kirol talde onenaren saria jaso du

Karkara 2019ko ots. 22a, 15:00

Badok 13ko kideak Modeloko oholtza gainean.

Zarautz Arraun Elkarteko beteranoen taldea da Badok 13 eta hainbat arraunlari oriotarrek parte hartzen dute bertan.

Atzo Kirol Gala egin zuten Zarauzko Modelo aretoan, eta Zarauzko Udalak 2018ko Kirol Sariak banatu zituen. Gizonezkoen talde onenaren saria esaterako, Badok 13 taldearentzat izan zen. Zarautz Arraun Elkarteko beteranoen taldeak denboraldi bikaina egin zuen iaz bandera dezente irabazita, eta tartean dira hainbat arraunlari oriotar ere; besteak beste, Juan Angel Garmendia Xarpax taldeko entrenatzailea. 

Irabazitako banderekin igo ziren Badok 13koko kideak oholtza gainera, eta familia argazkia atera zuten Modelon.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide