Zibersegurtasunaren inguruko jardunaldia eskainiko du UKUEk

Karkara 2019ko ots. 21a, 10:05

Eskualdeko enpresei zuzendutako ekimena, martxoak 1, ostirala izango da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarritako “Zibersegurtasuna Urola Kostako enpresa ehunean” ekimenaren baitan, eskualdeko enpresa arduradunei bideratutako aurrez aurreko saioa antolatu da martxorako. Zehazki, zibersegurtasunari buruzko 2 orduko informazio jardunaldia eskainiko da.

Gaur egun, ezinbestekoa da enpresek euren sistema informatikoak babesteko neurriak hartu ditzaten. Horretarako, hainbat jarraibide eta protokolo ezarri behar izaten da. Udal Elkartetik sustatutako ekimen berritzaile honen bitartez, eskualdeko enpresei laguntza eta aholkularitza eskaini nahi zaie. Zibersegurtasunaren alorrean urrats berriak eman ditzaten, nagusiki, bi dira ekimenaren helburu nagusiak:

  • Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa izatea
  • Zibererasoei aurre egiteko, eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea
  • Hizlariak:
    • Igor Unanue, S21sec etxeko bazkidea 
    • Andoni Valverde, Iberdrolako segurtasun arloko arduraduna
  • Data: Martxoak 1, 09:15 – 11:15 (2 ordu)
  • Helburua: Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa eskuratzea.  

Lekua eta ordutegia: Jardunaldia Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango da (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa gaztelaniaz izango da; aldiz, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da.

Norentzat: Proiektuaren hartzaileak, bereziki, 10-99 langile dituzten eskualdeko enpresak dira. Ekimenak %100 diruz lagunduta daude Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat.

Informazioa eta izen-ematea

Hauetako ekimenen batean parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Argibideak jasotzeko edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea, (Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria)

  • Tel.  943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide