Miren Ostolazari tokatu zaizkio KARKARAko laguntzaileen artean zozkatu ditugun bertso afarirako sarrerak

Karkara 2019ko ots. 20a, 14:14

Miren Ostolazak irabazi ditu Errikotxiak antolatutako bertso afarirako sarrerak.

KARKARAko laguntzaileek zozketa eta lehiaketetan parte hartzeko aukera dute.

Errikotxiaren bertso afarirako sarreren zozketan sartzeko, 33 urtez Laurgain etxeko zaintzaile izan zen eta liburua argitaratu berri duen bertsolari eta idazleren izen-abizenak asmatu behar ziren. Joxe Mari Lertxundi da erantzun zuzena.

Erantzuna asmatu duten KARKARAko laguntzaileen artean zozketa egin dugu, eta Miren Ostolaza izan da irabazlea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide