Irudietan: Hondartzako futbol txapelketa jokatu dute asteburuan Aiako eta Orioko haurrek

Karkara 2019ko ots. 11a, 10:05

Larunbat eguerdian Zarauzko hondartza haurrez bete zen, eskola kirola ekimenaren barruan Zarautz Kirol Elkarteak antolatzen duen Hondartzako Futbol Txapelketa jokatzeko. Denera 102 taldek parte hartu zuten jardunaldian, tartean ziren aiarrak eta oriotarrak ere, eta giro ederra izan zen hitzorduan. Haur, guraso eta lagun mordoa bildu zen hondartzan haurren futbol partidak bertatik bertara ikusteko asmoz.

Argazki galeria osoa Zarauzko Hitzan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide