Pilota partidak jokatuko dira gaur, Orioko pilotalekuan

Karkara

Arratsaldean Urola Kostako eskola arteko pilota txapelketako jardunaldia jokatuko da Orion.

Gaur hainbat pilota jardunaldi egingo dira Orioko pilotalekuan. Alde batetik, eskuz binakako nagusien 1. mailako pilota partida jokatuko dute Lertxundi eta Aranalde pilotari oriotarrek, Gazteleku 2 bikotearen aurka. 11:00etan hasiko da norgehiagoka.

Bestalde, arratsalde partean,16:00tan hasita, Urola Kostako eskola arteko pilota txapelketako jardunaldia jokatuko dira Orion.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide