Nafarroako V. Trikiti jaialdian parte hartu dute oriotarrek

Karkara 2019ko urt. 28a, 14:40

Nafarroako V. Trikiti Jaialdiko parte hartzaileak. (Nafarroako Trikitixa Elkartea)

Burlatako jaialdian Asier Gozategi, Imanol Urkizu, Iñaki Larrañaga eta Julen Alonso izan ziren, besteak beste.

Nafarroako Trikitixa Elkarteak antolatuta, larunbatean Nafarroako Trikiti jaialdiaren V. edizioa egin zuten Burlatan, eta bertan izan ziren Asier Gozategi, Imanol Urkizu, Iñaki Larrañaga eta Julen Alonso oriotarrak. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete jaialdian parte hartu zuten trikitilari guztiei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide