Ikastaro txiki horiek Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak eskainiko ditu. Helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea.
Hiru orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Laneko elkarrizketei buruzko saioa gaztelaniaz izango da, eta curriculuma plataforma digitaletan egin eta jartzeari buruzkoa, berriz, euskaraz. Ordutegi bera izango dute biek: 09:30etik 12:30era.
Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak bi bide ditu: telefonoz, 943-89 08 08 zenbakira deituta, edo idatziz, lanpoltsa@urolakosta.eus helbidearen bitartez.