Gorka Eizmendi zortzigarren, Espainiako rally txapelketako sailkapen orokorrean

Karkara 2018ko abe. 11a, 12:36

Udaberrian lesioa izan zuen Eizmendik, lasterketa batean jasandako istripuarengatik, eta hiru hilabetez lehiaketetatik kanpo egon behar izan zuen; horren ondorioz, sailkapen orokorra irabazteko aukerarik gabe geratu zen.

Abenduaren 2an, igandearekin, Espainiako lur gaineko rally txapelketako zortzigarren proba jokatu zen Madrilen, denboraldiko azkena. Gorka Eizmendik, Avia taldeko pilotuak, bigarren postua lortu zuen lasterketan, eta horri esker, sailkapen orokorreko zortzigarren postuan bukatu du txapelketa. Denboraldiko garaipen bakarra Nafarroan lortu zuen, irailean.

Gorkak sare sozialetan argitaratutako bideo batean esandakoaren arabera, datorren urtean indar gehiagorekin itzultzeko asmoa du, Espainiako lur gaineko rally txapelketa irabazten saiatzeko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide