Errikotxia bertso eskolaren, Orioko Udalaren eta Lanku kultur zerbitzuen eskutik, punta-puntako bertso jaialdia eskaini zuten atzo, San Nikolas Egunean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus eta Arrate Illaro bertsolariek. Unai Manterola jardun zen gai-jartzaile lanetan. Herritarrek goraino bete zuten Karela Kiroldegia. / ARGAZKIAK: JM OLASAGASTI.