'Euskaraz Gazte' lehiaketako sariak abenduaren 3an banatuko dituzte, Euskararen Egunean

Karkara 2018ko abe. 1a, 15:00

2017ko Euskaraz Gazte literatur lehiaketako saridunak.

Sariak banatzeko ekitaldia Orioko udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 19:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Orioko Udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketako sariak; aurten astelehenarekin tokatzen da abenduaren 3a.

Ekitaldi irekia
Sariak banatzeko ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 19:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide