Nafar hegoaldeko uzta, 5 urtez euskarari puzka izenpean, udazkeneko kanpainari ekin dio Errigorak beste urte batez. Nafarroako erriberako ekoizleen produktuak Euska Herri guztiaren eskura jartzeaz gain, euskararen alde egiteko kanpaina da Errigora. 2012an hasi ziren udazkeneko kanpainarekin eta urte hauetan milaka saski banatu dituzte milaka etxetara.
2018ko kanpaina martxan da dagoeneko. Asteazkenera arte dute aiar eta oriotarrek erriberako produktuez osatutako saskia eskatzeko aukera. Aurten, iaz bezala, bi saski izango dira aukeran: beltza eta zuria. 20 ekoizlek parte hartu dute aurtengo kanpainan eta inoiz baino produktu eskaintza zabalagoa egin dute.
Hauek dira saski bakoitzean dauden produktuak:
Saskiaren prezioa 50 eurokoa izango da eta merkatuan izango lukeen prezioan eskainiko dira produktuak. Baina, kasu honetan, jasotakoaren %25 –auzolanean egin den bitartekaritzaren dirua– euskararen aldeko proiektuetara bideratuko da.
Saskien eskaera KARKARANn egin daiteke, bulegoan bertan -09:00etatik13:00etara eta 15:00etatiik 17:00etara-, 943 83 15 27 telefono zenbakira deituta, edo karkara@karkara.com helbidera idatzita (izen-abizenak, telefono zenbakia, email-a eta kutxa kolorea adieraziz).