Familiz-family, familia turismoa sustatzeko eskaintza-sorta sortu du udal elkarteak

Karkara

Urriaren azken asteburuan gozatu ahal izango da Familiz-family ekimenaren baitako eskaintzez. Bi aukera izango dira; alde batetik, oinarrizko plana, eta bestetik, Premium deiturikoa.

Urola Kostan familia turismoa sustatzeko helburuarekin, eskualdeko turismo mailako lehen eskaintza-sorta aurkeztu dute: Familiz-family izenekoa. Urriaren azken asteburuan eskualdera datozen familiei begira sortu dute pakete turistikoa, besteak beste, Urola Kostara bisitariak urte osoan erakartzeko helburuz. 

Eskualde ikuspegiarekin sorturiko ekimena da, eskualdeko bost herrietako eskaintza erakargarrienekin osatu baitira. Hala, bisitariek Urola Kosta bere osotasunean ezagutzeko aukera izango dute.

Urriaren 26tik 28ra bitartean zehar eskainiko da aukera bikoitza duen eskaintza-sorta; alde batetik, oinarrizko plana; bestetik, Premium deiturikoa. Xehetasun guztiak eskuragarri daude ondorengo orrialdean: http://www.basquedestination.com/es/familiz-family/

Udal elkartetik jakinarazi dute, ekimena aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa izan dela Lore Uranga Basque Destination agentziako arduradunaren laguntza. Izan ere, eskualdeko agentzia hartzaile bakarra izanik, beregain hartu du ekimenaren kudeaketa nahiz merkaturatzea.

Hurrengoak dira, elkarlanean, eta Urola Kostako Udal Elkartearen babesean, ekimenean parte hartu duten enpresak: Basque Detination, Maisor, Katxiña Bodega, Begi Bistan, Egona, Exprientziak, Arazi eta San Prudentzio Hotela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide