Urriaren 19an amaituko da enpresak sortzeko eta inbertsioetarako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea

Karkara 2018ko urr. 11a, 10:30

Ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko 2018ean 305.000,00 euro emango ditu Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntzatan.

Urola Kostako Zuzendaritza Batzordeak martxoaren 15ean onartu zituen ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko 2018ko diru-laguntza deialdien oinarriak. Guztira, 4 lerrotan banatuta, 305.000,00 euro emango ditu diru-laguntzatan.

Hain zuzen ere, diru-laguntzetako 2 lerroetan eskabideak aurkezteko epea urriaren 19an, hurrengo ostiralean, amaituko da. 

Hurrengoak dira deialdiaren bi diru-laguntza lerro horien ezaugarriak:

  • Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
  • Inbertsioetarako diru-laguntzak (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2018an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30,  betiere, gehienez, 2.000,00 euro.

Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude udal elkartearen webgunean: http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak

Argibideak jasotzeko jarri gurekin harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak

Tel. 943 890808

enpresa@urolakosta.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide