"Harakintza eta Haragikien elaborazioa" bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek, doan. Azaroaren hasieran hasita, bost hilabeteko prestakuntza eskainiko du UKUEk. Izen-emate epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da eta, guztira, 510 orduko prestakuntza eskainiko da.
Eskolak Urkaiko baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira. Iraurgi Berritzenen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa.
Elikagaien industrien baitan diseinatutako ikastaroaren helburua da inguruko langabeen lanbide kualifikazio eta konpetentziak egokitzea; batez ere, lan merkatura sarrera errazteko eta enpleagarritasuna hobetzeko.
Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, osaintz@urolakosta.eushelbidera mezu bat idatzi edo telefono bidez harremanetan jarri, 943-89 08 08 telefono zenbakira deituta.