Irailaren 26ra arte eman daiteke izena Euskal Kosta Krosean

Karkara 2018ko ira. 21a, 10:30

2017an egin zuten lehen aldiz Euskal Kosta Krosa. (Zarauzko Hitza)

Astebete eskas falta da II. Euskal Kosta Krosa maratoi erdirako eta roller probarako, eta izena emateko epea irailaren 26an, asteazkenean, itxiko dute.

Irailaren 29an, larunbatean, II. Euskal Kosta Krosa maratoi erdia eta roller lasterketa egingo dira Zarautz eta Zumaia bitartean. Bertan parte hartu nahi dutenek euskalkostakrosa.eus atarian eman behar dute izena, eta horretarako azken eguna datorren asteazkena izango da, hilaren 26a.

II. Euskal Krosarekin kirola bultzatzeaz gain, aisia eta turismoa ere sustatu nahi ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, eta egun osoko egitarau zabala prestatu dute, hainbat eragilerekin elkarlanean.

Interesa dutenek egitarau osoa eskuratu dezakete lasterketaren wegunean

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide