Koadrilen arteko 3X3 txapelketako izen-ematea, oraindik irekita

Karkara

Abuztuaren 24an eta 25ean jokatuko da koadrilen arteko saskibaloi txapelketa Zarauzko malekoian. Orio eta Aiako benjamin neska-mutilek izena eman dezakete www.zast.eus webgunean.

Alebin eta benjamin neskek hilaren 24an, ostiralarekin, jokatuko dituzte 3X3 txapelketako norgehiagokak. Kategoria berbereko mutilek, aldiz, hilaren 25ean, larunbatean, goizez, izango dituzte partidak. Arratsalde horretan seniorren txanda izango da.

Orioko benjamin kategoriako neskek eta mutilek (2008-2009) oraindik izena eman dezakete ZAST saskibaloi taldearen atarian. Talde bakoitzak lau edo bost partaide izan ditzake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide