PJ Kahuna:"Asteburuko bi emanaldietan jendez bete da kanpina"

Karkara

PJ Kahuna abeslariak ostiralean eta larunbatean Zingiran eskainitako kontzertuen kronika idatzi du.

Ostiralean PJ Kahuna eta Sara Grajal taldeak jo genuen Zingiran. Lekua beteta zegoen; bi orduz jo genuen, eta bertan zegoen jendea oso eskuzabala izan zen, publiko benetan atsegina izan genuen.
 
Gaua kanpinean igaro genuen, izan ere, Kantandantes formazioarekin beste emanaldi bat nuen larunbat gauean Zingiran bertan. Nabarmentzekoa da kanpinekoek eskaini diguten arreta, janaria sekulakoa, eta tratua paregabea. Paraje ederrean eskaini genituen bi kontzertuak, eta hori niretzat inspiratzailea da, deskonektatzeko baliagarria izan da niretzat Orion eta Aian igarotako asteburu hau.
 
Orion hainbatetan izan gara eta hemen eskainitako ikuskizun guztietan euskaraz,ingelesez eta gazteleraz interpretatutako abestiak kantatu ditugu, beti ere umore ukitu batekin

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide