Dravet gaitzari aurre egiteko, indarrak batzen

Karkara

Atzo, uztailak 26, Orioko kirol portuko elkarte gastronomikoan herritar dezente bildu zen, Dravet gaitza ikertzeko salmentan jartzen ari diren orratz-panpinak eskuz egiteko. Norbaitek elaborazioan, salmentan edo erosketan kolaboratu nahiko balu, dei dezala 619 80 81 86 telefono zenbakira (Rakel). Oraingoz, Orioko arraunlarien panpinak salgai daude Bordatxo Tabernan, Niko Tabernan, Orio Arraun Elkartearen dendan, eta Lasarteko Patxi Larrañaga harategian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide