Udako praktikak KARKARAn egin nahi?

Karkara 2018ko mai. 29a, 14:22

Uztailaren 1etik irailaren 15era arte praktikak egiteko deialdia zabaldu du KARKARAk. Eskaerak eta curriculumak ekainaren 8 baino lehen jasoko dira.

Lanak ordainsaria izango du, eta honako ezaugarri hauek bete beharko dira:

  • Euskara maila ona izateaz gain, kazetaritza,, ikus-entzunezko komunikazioa edo adar horretako ikasketak.

  • Eskualdekoa eta bertan mugitzeko autonomia (gida baimena, autoa...) izatea.

  • Teknologia berrien ezagupena

  • Komunikazio euskarri ezberdinetan lan egiteko interesa.

Harremanetarako bi aukera daude: karkara@karkara.com helbidea edo 943-83 15 27 telefono zenbakia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide