Gure Esku Dago dinamikak mobilizazio erraldoia iragarria du ekainaren 10erako. Eman eskua etorkizunari! lelopean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 201,9 kilometroko giza kateak. Horretarako, gutxienez 100.000 lagun beharko direla jakinarazi du herri dinamikak.
Mobilizazio erraldoi horretan, oriotarrek bi kilometroko ibilbidea osatzeko ardura izango dute. Hain justu, Anibarko Portutik Gurea enpresarainoko bidea eta Gurea enpresatik Txurrukarainoko bi kilometroak osatzea da asmoa, eta horretarako 1001 herritar beharko dituzte.
Izena emateko postuak jarriko dituzte egunotan Orioko Gure Esku Dago-ko kideek. Giza katean parte hartu nahi dutenek edota egunean bertan laguntzeko prest dauden herritarrek honako postuetan izango dute izena emateko aukera:
-Orioko Herriko Plazan, igandero.
-Kukuarri Egunean jarriko duten postuan.
-Orioko Herri Ikastolako pregolan, ostiralean 16:30etik aurrera.
-Aiako plazan, larunbatean 19:30etik aurrera.
Giza katean parte hartzeko izen emateak 5 euroko kostua izango du, eta Gure Esku Dago dinamikaren zapia jasoko du bueltan parte hartzaile bakoitzak.