Gaur larunbata, hilak 5, eguerdiko 12:00ak aldera jai giroan murgildu dira 1978an jaiotako zenbait herritar. Goizeko poteoaren ostean, guztiak zapi horia jantzita, Altxerri Jatetxera joan dira kinto bazkariaz gozatzera. Gustura bazkaldu dute, giro onean. Hainbat argazki bidali dituzte KARKARAra.