Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Departamentuak, Urola Kosta eta Debabarrenako eskualdeekin lankidetzan, bisita teknikoa egin zuen atzo, apirilaren 24an, bi eskualdeen baliabide eta produktuak turismoaren arloko enpresa eta profesionalei ezagutzera emateko.
Bisitan parte hartu zuten Donostiako eta inguruko turismoaren arloko 47 enpresak, profesionalek eta eragilek, (turismo bulegoak, hotelak, turismo gidak…) eta egitarau bete-betea izan zuten.
Bisita teknikoa Orion hasi zen. Arraunarekin eta beste ur-kirolekin lotzen den eskaintza turistikoa ezagutu zuten herrian. Jarraian Zarautzen izan ziren, eta txakolina eta Aiako gazta dastatu zituzten itsas ondoko mahastietan. Mutriku, Deba eta Zumaia bisitatu zituzten gero. Antolatzaileen arabera, bisita teknikoa arrakastatsua izan zen.