Euskal Herrian egin den inoizko mobilizazio handiena iragarria du Gure Esku Dago mugimenduak ekainaren 10erako; Donostia, Bilbo eta Gasteiz, eta bidean hamaika herri lotu eta 201,9 kilometro luze izango dituen giza-katea. Aiatik eta Oriotik ere igaroko da, Eman eskua etorkizunari aldarripean burutuko den erabakitze eskubidearen aldeko ekimena.
Gure Esku Dagok giza katearen behin betiko ibilbidea plazaratu berri du, katea zein herrietatik igarotzen den eta zein herriri zein kilometro dagokion jasotzen du mapak.
Apirilaren 26an Orioko kultur etxean egingo den informazio saio horretan Aiari eta Oriori dagozkien kilometroen inguruko informazioa emango dute ezagutzera antolatzaileek. Halaber, boluntariotza lanak, ordutegiak, eta beste hainbat xehetasun argituko dituzte.