Enplegua topatzeko ikastaroa apirila amaieran eta maiatza hasieran

Karkara 2018ko api. 20a, 10:10

Lan bila dabiltzan aiar eta oriotarrentzat orientazio saioak eskainiko ditu Urola Kostako Elkarteak.

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta autoenpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen jarraituko du (orientazioa eta laguntza banan-banan nahiz taldeka), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta  Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Zerbitzu horren helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea, lana dutenei hobetzen laguntzea eta enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza ematea, banan-banan nahiz taldeka.

Lana bilatzeko orientazioa

Lan bila dabilen bailarako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) edozein herritarrek erabil dezake Orientazio Zerbitzua.

Lan bila dabilen pertsonari edo lana hobetu nahi duenari laguntza pertsonalizatua emango zaio. Bere profilaren arabera, lana bilatzeko prozesua eta urratsak antolatzen laguntzen zaio, lana era planifikatuan bilatzeko. Honako zerbitzuak daude eskura:

  • Banakako arreta eta laguntza enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatuan
  • Enpleguari buruzko informazio eta aholkularitza
  • Curriculum pertsonalizatua egiteko aholkularitza eta informazioa
  • Enplegua modu aktiboan bilatzeko teknikak erabiltzeko
  • Lanbideko eskaera/datuak eguneratzeko zerbitzua

Informazio gehiago jasotzeko edo hitzordua hartzeko:

Taldeko ikastaroak

Hilero ikastaroak eta taldeko saioak antolatu eta eskainiko ditugu, lana bilatzearekin edota hobetzearekin zerikusia duten gaiak eta trebetasunak lantzeko. Ikastaroak doakoak dira eta 3 orduko iraupena dute. Apirila eta maiatzean ikastaro hauek egingo ditugu:

CURRICULUMA HODEIAN: Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu.

  • Data: apirilak 27 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu

  • Data: maiatzak 11 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE): Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko duzu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dituzu

  • Data: maiatzak 25 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Autoenplegurako orientazioa (enpresa bat sortzeko laguntza)

Enpresa bat sortzeko ideia buruan darabilten pertsonei laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen zaie, enpresa ideia aztertu eta martxan jartzeko. Zerbitzu horretara datorren pertsonak bere enpresa edo negozio ideia aztertu eta enpresa-plana egiteko tresna eta ezagupenak jasoko ditu (banan-banan edo eta taldean).

Informazio gehiago jasotzeko edo hitzordua hartzeko:

  • Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
  • Tel. 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide