Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten ekosistema aurkeztu du, ekintzaile eta enpresarien lana ezagutzera eman asmoz. Horretarako, eskualdeko ekintzaile eta enpresariei elkartzeko gunea eskaini nahi die Udal Elkarteak; lan giro egoki bat sortu, gaiak partekatu eta elkarrekin ekimen berriak garatzeko.
Elkarren beharrak identifikatu, irtenbideak aurkitu eta baliabideak ekintzaile eta enpresarien eskuetan jartzeko, hiru topaketa antolatu dituzte. Apirilaren 24an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 5ean izango dira, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). OAZ COACHING aholkularitza etxeko Olaia Agirrek dinamizatuko ditu.
Lehenbizikoa apirilaren 24an izango da, 12:30etatik 16:00etara.