Entrenamendu irekiak antolatu ditu ZASTek iganderako

Karkara 2018ko otsailaren 8a

Mutilentzako entrenamendu irekiak antolatu ditu ZASTek iganderako, otsailaren 11rako, Antoniano kiroldegian. 

Ikasturtean zehar jarduera andana antolatzen du ZASTek. Otsailaren 11rako, iganderako, mutilentzako entrenamendu irekiak antolatu ditu; Antoniano kiroldegian. 2006an jaiotakoek 10:00etatik 11:15era bitartean izango dute saskibaloian jokatzeko aukera, eta 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek, 11:15etik 12:30etara. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide