12 urtez azpikoen kirol jarduera nagusia Eskola Kirola dela eta, hainbat jarduera antolatzen ditu ZASTek Zarautz, Getaria, Orio eta Aiako haurrentzat. Horietako bitan eskatzen dute izen ematea.
Alde batetik, entrenamenduak eskaintzen dituzte astean behin; urritik maiatzera. 8-12 urte bitartekoek saskibaloiaren oinarriak ikastea dute helburu. Bestetik, opor garaian kanpusak antolatzen dituzte.
Nolanahi ere, ZASTen jarduera ez da bi ekintza horietara soilik mugatzen. Besteak beste, entrenamendu irekiak eta 3x3 saskibaloi txapelketak antolatzen dituzte. Informazio guztia zast.eus helbidean dago ikusgai.