Bi aste itxita egon ondoren, astelehenean ireki zituen ateak Orioko Karela Kiroldegiak, eta 2017-2018 ikasturterako antolatu duten ikastaro eskaintza aurkeztu dute. Horietan parte hartu nahi dutenek izena-ematea zabalik dute dagoeneko, eta hilaren 25ean abiatuko dituzte haurrei eta helduei zuzendutako ikastaroak.
Ikastaroak aurrera atera daitezen gutxieneko lagun taldeak bildu behar izaten duela azaldu dute BPXport enpresako arduradunek, eta irailaren 18ko astean jakingo dute zein jarduera eskainiko dituzten lehen hiruhilekoan.