Aiak eta Oriok tartea izango dute udazkeneko zinema jaialdietan

Karkara

'Errementari' filmako irudia. (Igor GarcĂ­a eta Ape Larrea)

Donostiako Zinemaldian euskal baleazaleen historian oinarritutako Elkarrekin-Together filma estreinatuko dute, eta Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian Aiako Agorregi burdinolan grabatu zuten Errementari filma.

Irailaren 22tik 30era bitartean egingo den Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztuko dute Elkarrekin-Together filma, eta ikus-entzunezko lan horrek badu Oriorekin zerikusirik. Izan ere, pelikulak euskal arkeologo talde batek AEBetako uharte batera eginiko espedizioa azaltzen du; euskal balea-arrantzaleen eta bertako herritarren arteko elkargunea izan zen eremua ikertuko dute zientzialariek. XVI. mendean Ternuara baleak arrantzatzera joan ziren Orioko bi arrantzaleren testamentuekin lotura du filmak.

Bestalde, Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdiko Sail Ofizialean estreinatuko dute Aiako Agorregi burdinolan grabatu zuten Errementari filma. Paul Urkijoren lehen film luzeak Jose Migel Barandiaran antropologoak XX. mendearen hasieran idatzitako Patxi Errementaria ipuin mitologikoa du oinarrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide