Aia-Orio Triatloi Txikia egin zuten pasa den ostegunean Oribarzar hondartza inguruan

Karkara 2017ko ira. 4a, 17:00

Aia-Orio Triatloi Txikiko hainbat parte hartzaile igerian. (Facebook: Nik Tri)

Eguraldi txarrari aurre egin eta haur eta gaztetxo mordoa bildu zen Aia-Orio Triatloi Txikian.

Aurreko egunean egin zituen euri zaparradak ikusita, zerura begiratu zioten esnatu bezain laster triatloi txikiko antolatzaileek eta parte hartzaileek ostegunean. Dena dela, eguraldiak lagun, 12:30ean eman zioten hasiera Aia-Orio Triatloi Txikiari. Nik Tri udalekuetan parte hartu zuten gaztetxoek eta kirola gogoko duten beste hainbat bildu ziren hitzorduan, eta antolatzaileek adierazi dutenez, ilusioak beldurra gainditu zuen, eta primeran ibili ziren neska-mutilak.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete triatloi txikian parte hartu zuten guztiei, gurasoei eta antolaketan lagundu zuten boluntarioei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide