Banatzaile berria behar du Karkarak, hilean behin, azken ostiraletan, aldizkaria Orioko etxeetan banatzeko. Interesa duenak izena eman dezake karkara@karkara.com helbidera idatzita –izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez– edo 943 83 15 27 telefono zenbakira deituta. Abuztuaren 24a izango da lan-poltsan izena emateko azken eguna.
Hurrengo Karkara, irailaren 1ean
Inprentaren oporrak direla eta, abuztuko Karkara irailaren 1ean banatuko dugu, eta ez abuztuaren 25ean, aurreikusita zegoen bezala. Gogoratu, beraz, hilabete honetan astebete beranduago jasoko duzuela Karkara zuen etxeetan.