Illarramendik eta Etxeberriak beren markak hobetu dituzte, Aian

Karkara 2017ko uzt. 24a, 11:22

Imanol Illarramendi harri jasotzen igandean, Aian. (Jon Leunda Otaegi)

Igande arratsaldean izan zen harri-jasotze jaialdia, eta Joseba Ostolazararen Harri Eskolako bi kideek beren markak hautsi zituzten.

Atzo arratsaldean harri-jasotze jaialdia izan zen Aiako probalekuan, eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak eta Gorka Etxeberria oriotarrak beren markak hobetu zituzten.

Aiakoak bi jasoaldi egin zituen, bi eskuekin, 216 kiloko errektangularrarekin, eta beste bi 170 kiloko zilindroarekin, esku bakarrarekin. Bestalde, Orioko harri-jasotzaile gazteak bi eskuekin bi jasoaldi eman zizkion 178 kiloko errektangularrari.

Gorka Etxeberria 178 kiloko harria jasotzen igandean, Aian. (Jon Leunda Otaegi)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide