Aiako kultur etxea udako ordutegiarekin hasi da

Karkara 2017ko eka. 14a, 16:16

Aiako Plaza.

Orioko kultur etxeak ekainaren 26an abiatuko du udako ordutegia.

Uda iristeko egun gutxi falta dira, eta Aiako kultur etxea udako ordutegia egiten hasi da. Irailaren 15era bitartean, 08:00etatik 14:00etara izango da irekita. Bestalde, abuztuaren 7tik 31ra itxita egongo da oporrengatik.

Orioko Kultur Etxea bestalde, ekainaren 26an hasiko da udako ordutegia egiten. Uztailean 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta abuztuan itxi egingo dute oporrengatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide