Ekainaren 22an eta 23an Irun Games ekimena ospatuko da Irungo Ficoba erakustazokan. Irun Gamesek entrenamendu funtzionala du oinarrian, eta crossfit eta antzeko modalitateetako kirolarientzat txapelketa irekia izango da. Horrez gain, formazio saioak ere eskainiko dituzte; besteak beste, Joseba Ostolaza harri-jasotzaileak harri-jasotzearen inguruko seminarioa eta erakustaldia eskainiko ditu Irun Gamesen.