Gipuzkoako Tokiko Garapen Agentziek eta Foru Aldundiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lurraldeko ekonomia sustatzeko asmoz. Aldundiaren arabera, hitzarmenaren bidez Gipuzkoako “lehiakortasuna eta kohesioa” hobetu, eta garapen agentzien “indarguneak” sendotu nahi dituzte. Hitzarmena egin dutenen artean, Urola Kostako Udal Elkartea garapen agentzia dago.
Aldundiak eta garapen agentziek lehenbiziko aldiz sinatu dute lankidetza akordioa, eta 2021. urtera arte egongo da indarrean. “Elkarlan hitzarmen honek etorkizuneko egoera sozio-ekonomiko berriari erantzungo dieten proiektu estrategikoen garapena ekarriko du”, esan du Markel Olano diputatu nagusiak.