Aia eta Orio zeharkatu ditu Euskal Herriko Itzuliak

Karkara

Astelehenean hasi zen Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioa. Gasteiz-Donostia etapa izan dute jokoan gaur txirrindulariek, eta Aia eta Orio zeharkatu dituzte. Donostiako Bulebarrean amaitu da gaurko etapa, eta David de la Cruz izan da txapelduna.

Bihar, Itzuliaren laugarren etapa jokatuko dute, Donostia eta Bilbo artean. N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek, eta bidean Oriotik pasako dira 13:30ak inguruan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide