20. Korrikaren amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatu dute

Karkara

Orioko AEK Euskaltegian eta Kolon txiki tabernan eman daiteke izena.

Ostegunean abiatuko dute 20. Korrika Otxandiotik, eta apirilaren 9an, igandean, amaituko da Iruñean. Amaiera ekitaldian parte hartu nahi dutenentzat autobusak antolatu ditu Urola Kosta AEK-k.

Apirilaren 9an Iruñera autobusean joan nahi dutenek izena eman dezakete Orioko AEK Euskaltegian eta Kolon Txiki tabernan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide