Apirilaren 3tik 8ra jokatuko da Euskal Herriko 57. Itzulia. Sei etapa izango ditu, eta bi aldiz pasako da Aiatik eta Oriotik.
Laugarren etapan 160 kilometroko Gasteiz-Donostia ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. 12:00etan emango diote hasiera lasterketari Gasteizen, eta 131 kilometro egin eta gero Aiara iritsiko dira txirrindulariak, 16:35 inguruan. Andatza eta Santio Erreka auzoak zeharkatu dituzte, eta Oriora iritsiko dira. Tren geltokiko biribilgunean N-634 errepidea hartuko dute, eta Anibarko Portura joango dira; han Txankako aldapa zeharkatu eta Igeldorako bidea jarraituko dute. Donostiako Boulevardean amaituko da lasterketa 17:19 inguruan.
Bosgarren etapan, ostegunean, Donostiatik Bilbora joango dira txirrindulariak, eta bidean eskualdea zeharkatuko dute. N-634 errepidean barrena 13:30ean Oriora iritsiko dira parte-hartzaileak eta Zumairako bidea jarraituko dute.