Zarauzko Bi Harri Txapelketan parte hartuko dute Aiako eta Orioko lau harri-jasotzailek

Karkara 2017ko ots. 22a, 17:35

Joseba Ostolaza harri-jasotzailea harri baldarra altxatzen

Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a, Jexus Mari Iruretagoiena Izeta III.a eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrek, eta Orion bizi den Joseba Ostolaza zestoarrak parte hartuko dute txapelketan

Bigarren urtez, Zarauzko Bi Harri Txapelketa antolatu antolatu du ZKEko Herri Kirol sailak, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Apirilaren 8an jokatuko da, eta hamar harri-jasotzailek hartuko dute parte, tartean dira Joxe
Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a, Jexus Mari Iruretagoiena Izeta III.a eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrek, eta Orion bizi den Joseba Ostolaza zestoarrak parte hartuko dute txapelketan.

Iaz bezala, bi harri baldarrekin egingo dute lan parte-hartzaileek: Jai Txiki harri koadroa, 117 kilokoa, eta Mollarri harri oboidea, 121 kilokoa. 7 minutuko saio batean bi harriak txandaka jaso beharko dituzte kirolariek. Harriok Zarauzko udal kiroldegian jarri dituzte ikusgai.

Txapelketa Aritzbatalde pilotalekuan izango da, 18:00etatik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide